Lau partida izango dira asteburuan Aitzurin

Baleike

Zesta puntako bi partida jokatuko dira ostiralean, eta larunbatean, aldiz, nesken palako beste bi.

Partida gutxi jokatuko dira asteburu honetan Aitzurin. Alde batetik, zesta puntako bi partida izango dira ostiralean, martxoaren 2an, 19:15etatik aurrera. Nagusien mailan, Zumaiak Danok Bat 1 hartuko du, eta alebin mailan, berriz, etxeko taldea Beotibarren aurka lehiatuko da.

Larunbatean, nesken palako bi partida jokatuko dira, 15:30ean hasita. Infantil mailako partidak izango dira biak. Alde batetik Zumaia 1 - Beharzanak 3ren aurka, eta beste aldetik, Zumaia 2 - Beharzanak 1ren aurka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide