Alerta laranja bihar elurragatik

Baleike

Eguna freskotik esnatu da Euskal Herri osoan, eta baita Zumaian ere. Goizeko lehen orduetan 0 gradu azpitik markatu du termometroak, eta gainontzeko orduetan ere, eguzkia ateragatik, tenperatura ez da askorik igo. Bihar, ordea, egoera okertu egingo da, eta itsasaldean elurra egiteko aukera ere izango da.  

Euskalmetek izotzagatik abisu horia ezarri zuen gaur goizerako, eta pronostikoa bete da, izan ere, 0 gradu azpitik esnatu da eguna gaur Zumaian. Biharko, alerta laranja jarri du elurragatik, hain zuzen, kostaldera ere iristeko aukera baitago. 

Agentzia metereologikoaren arabera, biharko egunaren lehen partean maila baxuetan egingo du elurra. Goizaldean hegoaldetik fronte beroa sartuko da baina tenperatura oso baxuak izango direnez, prezipitazioa elur moduan egingo du. Alerta hori 03:00etatik 12:00etara aurreikusita dago. Bestalde, haizeagatik ere abisu horia ezarri da Gipuzkoan eta Araban, 06:00etatik 22:00etara.

Azken elurtea abenduaren 1ean izan zen Zumaian.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide