Lehen orduan lanera joatea ezinezkoa izan da zumaiar askorentzat. Errepideetan pilatutako elur geruzaren ondorioz, sahiesbidean eta Txikierdiko biribilguneetan zenbait auto eta autobus bat gurutzatuta gelditu dira eta ilarak sortu dira. Askok buelta eman dute, egoera hobetu zain. Itziarko gainean ere arazoak daude, batik bat industriagunera iristeko. Autopistan ere auto ilarak daude Oikia parean. Gogoan izan kostako errepidea itxita dagoela.