Liot taldea, iaz sortu zen Oreretan. Toil taldean abeslari berri bat sartzearekin bat, taldeak beste norabide batzuetara salto egiten du musikalki, hau dela eta, proiektu berri bat aurkezteko aukera edukiz, honi Liot izena ezartzen diote. Horrela, bost abestiz osatutako Haizeak eraman gaitzala diska egin dute.
On taldea, berriz, Itsaso Gutierrezek garatutako proiektua da beste bi musikariekin batera 2012an. Urte guzti hauetan taldean aldaketak izan badira ere, jatorrizko rock melodikoa jorratzen dute. 2018an bueltan dira eszenatokietan taldekide berriarekin.