Maite Guevararen '¡Ahora!' antzezlana, bihar, Aita Marin

Baleike 2018ko martxoaren 1a

Maite Guevara aktore eta clownak bakarkako bere ikuskizuna, ¡Ahora! ekarriko du bihar Aita Mari zinera. Saioa 22:00etan hasiko da. Sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan 6 euroan; 4 euroan Gazte txartelarekin. Antzezlana hasi aurretik aretoko leihatilan ere salgai izango dira. 

Aspalditik itxaroten ari da Martina. Gogo handiz dago. Edozein proiektuan sartzeko gaitasuna dauka, baina dena ez da behar den moduan gertatzen. Denbora joaten ari da, isilean... Maite Guevarak bizibide ugari dauzka. Aktorea, pailazoa, irakaslea. Aldiz, haren clown-hizkuntza bakar-bakarra da. Eta geldiezina da. ‘Orain’ da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide