Zumaia Flysch Trail lasterketak urtero egiten dio diru ekarpena Aspanogiri (minbizia duten Gipuzkoako haurren gurasoen elkartea), besteak beste. Aste honetan, lasterketako zuzendaritzako zenbait kide ospitalera joan dira haurrei bisita egin eta opari batzuk banatzera. Ospitalean bizitakoak Flysch Traileko kide izateaz harroago sentiarazten dituela adierazi du Bosco Garitanok, eta opariak lasterketa antolatzen laguntzen duten guztien izenean banatu zituztela.