Urte hasieratik lanean ari gara guztia antolatzeko, kontzertuak lotu, egitaraua osatu eta beharrezko guztia prestatzen. Eta guzti hau, nola ez, auzolanean, auzolana ezinbestekoa baita guztia aurrera ateratzeko, jaiak benetan herritik eta herriarentzat izateko. Horregatik albiste honen bidez zuen, zumaiarron, hondar aletxoa eskatu nahi dizuegu karpako txandak lotzeko. Sei egunez guzti hau aurrera ateratzeko ezinbestekoa baita denon ekarpena. Lagun koadrila edo norbanako, ongietorria izango zara.
Aurtengoan ere, txanda guztiak lotzeko email bat jarri dugu erabilgarri. Norbaitek, taldean edo bakarka, laguntzeko asmoa baldin badu sukaldean edo barran txanda bat eginez, idatzi zumaikotxosnak@gmail.com helbidera edo 638859519 telefonora.
Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!