Oroimena lantzeko tailerra antolatu dute Gizarte Zerbitzuek

Baleike 2018ko martxoaren 2a

Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak Oroimena lantzeko tailerra antolatu dute. Programa hau 65 urtetik gota herritarrentza sortu dute. 

Tailer honen bitartez honako helburuak lortu nahi dira:

  1. Funtzio kognitiboan eragiten duten gaitasunak entrenatu: arreta, oroimena, hizketa...
  2. Komunikazioa eta taldeko kide izatearen sentimendua indartu.
  3. Aisialdi sortzaile eta emankorra bultzatu.

Tailerra astelehen arratsaldetan emango da martxoaren 19tik ekainaren 18ra, Eusebio Gurrutxaga plazako Gizarte Zentroko (Hogarreko) lehen solairuan. Ordutegia 16:30etik 18:00etara izango da. 

Programan arte hartzeko aurrez izena eman beharko da Gizarte Zerbitzuen sailean, martxoaren 12ra arte. Matrikula 18 euro izango da. 

Taldean gehienez 15 pertsona onartuko dira eta taldea izen ematearen arabera osatuko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide