Dirudienez, emakumeetako bat haitzetan erori eta min hartuta geratu da. "Gainera, mareak gora egin du eta ez aurrera eta ez atzera gelditu dira, harrapatuta", kontatu du erreskatean ibili den ertzainetako batek. "Herrenka atera dugu min hartu duen emakumea, baina, zorionez ez du ezer larririk", gaineratu du.
Bestalde, bi emakumeek txakur bat zeramaten eta hau Gurutze Gorrikoek jaso dute itsasontzi batean.
Larrialdietarako dispositibo handia izan da Algorrin, hala nola, Ertzaintza, suhiltzaileak, Gurutze Gorria eta anbulantzia.