BIDEOA: Julen ‘Andika’-k irabazi du erronka

Baleike 2018ko mar. 3a, 19:10

Gaur goizean jokatu da Julen Andika eta Patxi Ardantzaren arteko erronka. Lehia estua izan da, baina azkenean, Julen izan da lehena Hernioko gurutzea ukitzen.

Lagun arteko apustuak paretsuak ziren, eta azkenean, gaurko bi protagonisten arteko lehia ere paretsua izan da. Bertaratu direnek kontatu dutenez, Hernioko azken metroak izugarrizkoak izan dira; showa eman dute bi kirolariek.

Tontorrera iristeko gutxi gorabehera 50 metro falta zirela, biak elkarren ondoan zijoazten, "balantzaka eta sprinta jo nahian", azaldu du Joseba Amilibiak. Gerturatutako jende multzoaren animoak ez dira falta izan, eta horrek bultzaturik, azken metroak igotzen hasi dira. "Harri tartetik pasa behar zuen batek, ez zegoen beste inorentzat lekurik, eta borroka horretan erori egin dira biak lurrera", jarraitu du. Azkenean, Julen biziago ibili da eta bera izan da gurutzera iristen lehena. "Julenek ukitu du gurutzea, baina biak izan dira garaileak", nabarmendu du Amilibiak.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide