Batelen zazpigarren jardunaldia jokatu da gaur Pasai San Pedron

Baleike 2018ko martxoaren 4a

Argazkia: aurreko astean Zumaian egin zen jardunaldikoa.

Eguraldia lagun, Gipuzkoako Batel ligako zazpigarren jardunaldia jokatu da gaur goizean Pasai San Pedron. Zumaiatik hamar batel uretaratu dira guztira. Aipagarriena kadete mailako mutilen A batelak eskuratu duen bigarren postua izan da.

Gipuzkoako Batel ligako zazpigarren jardunaldia izan da Pasai San Pedroko uretan. Guztira, 10 batel aurkeztu ditu Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkarteak. Nesketan, haurren mailan 6. izan da Zumaia; promesetan A ontzia 5. izan da eta B ontzia 15.; jubeniletan, berriz, 5. amaitu dute. Mutilei dagokionez, infantil mailan, A ontzia 7. izan da eta B ontzia 10.; kadeteetan, A ontziak 2. egin du, eta B ontziak 11.; amaitzeko, bai jubenilek eta baita seniorrek ere 4. bukatu dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide