Irati Osak neguko Euskadiko piraguismo txapelketa irabazi du

Baleike

Neguko Euskadiko piraguismo txapelketa jokatu zen larunbatean Irunen. 5 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten piraguistek Bidasoa ibaian zehar. 

Itxas-Gaineko piraguistek lortutako emaitzei dagokionez, aipagarria da Irati Osak 23 urtez azpikoen mailan lortutako garaipena. Beteranoetan, Xabier Osa lehena izan da bere mailan.

23 urtez azpikotan, mutiletan, Unai Azkune bosgarren izan da, Martin Egaña zazpigarren, eta Imanol Txapartegi zortzigarren. Imanol Barruetabeñak ez zuen proba amaitu eroriko bat dela medio.

Kadete B mailan, Unai Ilundain bigarren izan da, eta Alex Lazkano hirugarren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide