Kimetz Etxabe eta Sonia Albarez podiumera igo dira Baqueira Bereten

Baleike

Elurretako Espainiako mushing txapelketa jokatu da asteburu honetan Baqueira Bereteko eski-estazioan. Bi zumaiarrek hartu dute parte eta biak igo dira podiumera.

Kimetz Etxabe bigarren izan da txapelketan. Oraingo honetan sei txakurreko trineoarekin hartu du parte. 13 kilometroko bidea egin behar izan dute parte hartzaileek. 

Sonia Albarezek ere podiuma zapaltzeko aukera izan du: bigarren izan da bera ere txakurkrosean. Kasu honetan 5 kilometroko bidea egin du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide