Darahli 18 bidaiko ekitaldia egingo da bihar Alondegian

Baleike 2018ko martxoaren 5a

Gero eta gutxiago geratzen da Zumaiako 90 laguneko taldea Saharako kanpalekuetara joateko. Martxoaren 23an joango dira desertura bertan bizi diren errefuxiatuen egoera ezagutzera eta egun horietarako prestatutako plangintza gauzatzera. 

Plangintza horren berri emango zaie gurasoei Oxford aretoan, 18:00etan egingo den bileran. Jarraian, Oier Korta alkateak, Frente Polisariok Euskal Herrian duen ordezkariak, Abdulah Arabi, eta ordezkari-ordeak, Brahim Abdelftah; ikastetxeetako zuzendariak eta proiektuko arduradunek hartuko dute parte ekitaldi ofizialean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide