Lampedusako gurutzea San Pedro parrokian izango da gaur

Baleike 2018ko martxoaren 6a

Garizumaren erdian, gaur, arratsaldeko 15:00tatik gaueko 20:00 (meza barne) San Pedro parrokia irekita egongo da, Lampedusako gurutzearen bisita jasoko duelako. Aita Santu Frantziskoren ekimen bat da hau, "etorkinen eta errefuxiatuen dramaren erdian gure otoitz eta solidaritatea suspertzeko asmoz", adierazi dute parrokiatik.

Lampedusako gurutzea bertako tragedian ondoratutako itsas ontzien oholekin egina dago. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide