Low Riders bandaren emanaldia bihar Tximista Garagardotegian

Baleike

Tximista Garagardotegiak antolatzen duen kultur-potearen baitan, martxoko egitarauko lehenengo ekitaldia izango da Low Ridersen emanaldia. Kontzertua 19:30ean hasiko da.

Country, rock eta psikodelia doinuek jantziko dute biharko kultur-potea. Nagore Etxabe zumaiarrak parte hartzen duen Low Rider musika taldeak emango du kontzertua 19:30etatik aurrera Tximista Garagardotegian.

Hilabete honetako hurrengo kultur-potea martxoaren 29an izango da. Egun horretan, Ganba alaia izeneko antzerkia egongo da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide