Martxoak 8

'Su mejor historia', gaur, Emakume Eguneko zine forum saioan

Baleike 2018ko mar. 8a, 08:56

Urtero bezala, Ostarrena zine klubak pelikula berezi bat aukeratu du Emakume Egunean emateko. Aurtengoan Su mejor historia pelikula britainiarra aukeratu du. Saioa 22:00etan hasiko da Aita Mari zinean. 

Zuzendaria: Lone Scherfig. Aktoreak: Gemma Arterton, Sam Claflin, Jack Huston, Bill Nighy, Jake Lacy, Paul Ritter. Iraupena: 117 minutu. Generoa: Komedia erromantikoa. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2016.

Bigarren Mundu Gerran, naziek Londres bonbardatu dute, eta burumakur daude ingelesak. Herritarrei animoa eta indarra emateko, herrialdea goraipatuko duen pelikula bat egiteko enkargua jasoko du zinemagile talde batek. Gidoigile modura emakume bat hasten denean hasiko dira trabak.

Hemen duzue trailerra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide