Martxoak 8

Zumaiak bere egin du borroka feminista

Baleike

Aspaldiko manifestaziorik jendetsuena egin dute gaur arratsaldean ehundaka zumaiarrek, mugimendu feministak aurtengo Martxoaren 8rako prestatutako aldarrikapen egunarekin bat eginez. Erribera kale osoa hartu du jende oldeak, "gora borroka feminista!" oihu artean. Herriari itzulia eman ondoren, mezu aldarrikatzaileak [gero bideoan] irakurriz jarri diote amaiera borroka feministarentzat mugarri izango den  egunari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide