Batel ligako estropadak jokatu ziren atzo Martutenen

Baleike 2018ko martxoaren 12a

Gipuzkoako batel ligako zortzigarren jardunaldia jokatu zen atzo Donostian, Urumea ibaian, Martutene parean. Ehun batel inguru bildu ziren atzokoan ere.

Zumaiako ontziei dagokionez, nabarmentzeko gutxi izan zen atzoko estropadetan. Emakumetan, Zumaia 6. izan zen haurren mailan,eta 9. promesetan. Jubeniletan ere 6. izan ziren zumaiarrak. Gizonezkoetan, infantiletan, A ontzia 6. izan zen eta B ontzia 7. Kadetetan, A ontzia laugarren izan zen eta B ontzia 12. Jubeniletan 6. egin zuten eta seniorretan 4. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide