Bihar hasiko da Mexiko Frontoiko denboraldiko lehen txapelketa garrantzitsua. Bertan izango dira Goikoetxea eta Lopez zumairrak.
Bi taldetan banatu dira puntistak. Hauek dira lehen taldeko hiru bikoteak: Goikoetxea-Inza, Olharan-Ekhi eta Angel-Ulises. Bigarren taldean, berriz, hauek izango dira: Inclan-Lopez, Patxi-Irastorza eta Erkiaga-Ihitsague.
Lehen taldeko puntistek bihar izango dituzte partidak, eta horietatik aterako dira final erdietarako lehen bi sailkatuak. Ostegunean bigarren taldekoek jokatuko dituzte kanporaketa partidak. Ostiralean final erdiak izango dira, eta larunbatean, finala.