Peru Nolaskoain deitu du Zigandak Olympique-en aurkako norgehiagokarako

Baleike 2018ko martxoaren 14a

Peru Nolaskoain, Adurizekin. Argazkia: @perunolaskoain

Europa League-eko final zortzirenetako partida jokatuko du bihar Athleticek Olympique Marseillaren aurka. Joaneko partidan 3-1 galdu zuten Zigandaren mutilek eta bihar San Mamesen jokatuko den itzulerakoan beste aurpegi bat erakutsi beharko dute bilbotarrek aurrera jarraitu nahi badute. 

Zigandak gaur eman du partida honetarako deitutako jokalarien berri. 19 jokalari deitu ditu entrenatzaileak eta horien artean da Peru Nolaskoain zumaiarra. 

Peruk Bilbao Athleticen jokatzen du, baina dagoeneko egin du debuta Athleticen lehen taldean. Iazko udan izan zen, aurredenboraldiko norgehiagoka batean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide