Sakonetako zubia konpondu dute

Baleike 2018ko martxoaren 18a

Aurreko urteetako itsas ekaitzen ondorioz, Zumaiatik Debara doan oinezko bidean, Sakoneta erreka zeharkatzeko eraiki zen egurrezko zubia urek eraman zuten. 

Harrezkero, jendeak harraldera jaitsiz igaro behar izaten zuen tarte hori. Baina bukatu dira errekastoa gainditzeko zailtasunak, Kostako zuzendaritzak zubia berreraiki baitu. Zubi-branka altuagoak egin dituzte bertako harlauzak erabilita, eta gainean jarri dute egurrezko pasabidea. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide