Maria eta Joseko langile askok greba egingo dute bihar, baina ikastetxea zabalik egongo da

Baleike 2018ko martxoaren 19a

Bihar, asteartea, martxoak 20, EAE-ko Ikastetxe itunduetako greba deialdiarekin bat egingo dute Maria eta Jose ikastetxeko langile askok, baina hala ere, ikastetxetik jakitera eman denez, familien beharrei erantzungo zaie, eta ikastetxea ordutegi eta zerbitzu guztietan irekita mantenduko da.

ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deitutako greba da hau. Hitzarmen berria adosteko negoziazioak azaroan eten zirela diote sindikatuek. "10 urte beteko dira aurki azken hitzarmena sinatu genuenetik. Horrek esan nahi du sektorean ematen ari diren sakoneko aldaketek ez dutela islarik gure lan baldintzak arautuko dituen marko berri batean", salatu dute greba deitu duten ekintzaileek. 

Maria eta Joseko langile askok greba egingo badute ere, eskola, berez, zabalik egongo da. "0-18 urte bitarteko hezkuntza eskaintza dugu eta etapa guztietan bermatuko dira ordutegi eta zerbitzuak (zaintza goizean eta eguerdian, jangela zerbitzua, eskolaz kanpoko ekintzak…). Ikastetxeko familia, haur eta gazteen beharren jakitun izanik, langileen greba eskubidea eta familien beharrak uztartzea izan da ikastetxearen helburua", dio ikastetxeak plazaratu duen oharrak. 

Familiaren batek edozein zalantza izango balu, ikastetxera deitu dezake (943 860 462).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide