Eskualdearen turismo eskaintza ezagutzera eraman da

Urola Kostako Udal Elkartea 2018ko martxoaren 21a

Joan den martxoaren 15ean lan-saioa egin zen Orioko Arraunetxen, eskualdearen turismo eskaintza bidaia agentziei eta turismo gidariei ezagutzera emateko.

2018an hainbat ekimen bideratuko ditu eskualdeko Turismoa Dinamizatzeko Mahaiak, gure eskualdearen turismo eskaintza bidaia agentziei, gidariei eta turismo arloko profesionalei ezagutzera emateko. Joan den martxoaren 15ekoa izan da aurtengo lehen ekimena.

Lan-saio edo workshop horretan 23 pertsona elkartu ziren: batetik, gure eskualdeko turismoaren arloko enpresak, bestetik, Euskadiko bidaia agentzia eta turismo gidariak eta, azkenik eskualdeko turismo bulegoetako eta Udal Elkarteko ordezkariak.

Lan-saio horretan, bidaia agentziek eta turismo gidariek aukera izan zuten gure eskualdearen turismo eskaintza bertatik bertara ezagutzeko, zerbitzu horiek eskaintzen dituzten enpresen eskutik. Horrekin batera, aukera izan zuten Arraunetxeko instalazioak bisitatu eta ezagutzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide