Kontzertu txikiak antolatzeko tabernarientzako diru laguntza deialdia

Baleike

Udaleko Kultura sailak Zumaiako tabernetan formatu txikiko kontzertu eto ikuskizunak egiteko diru laguntza deialdia egin du.

Diru laguntza hori duela zazpi urtetik ari dira ematen. Udaletxeak, kontzertuaren %50 estaliko du gehienez (taldearen gastua hartuko da beti kontutan, behar bezala zuritua), eta ahal den guztietan herriko musika taldeak kontutan hartzea eskatzen da.

Hauek dira diru laguntza jasotzeko baldintzak:

  • Laguntza hau jaso ahal izateko, tabernariek Udalarekin nahiz bestelako administrazioekin zorrik edo bestelako konturik ez dutela ziurtotu beharko dute.
  • Ekitaldia tabernaren barruan egingo da, edo kanpoan bada tabernaren erabilpen eremuan; bereziki zainduko dira ordutegiak eta bolumena.
  • Kontzertuko soinuak tabernak duen zarata mugatzailetik pasa beharko du.
  • Ekitaldien berri kontzertu eguao baino gutxienez 3 aste lehenago jakinaraziko zaio Kultur sailari. Taberna bakoitzari hilabete bakoitzean gehienez ekitaldi bat bobestuko zaio, eto urtean gehienez lau.
  • Diru laguntzaren muga taldearen katxearen %50a, beti ere gehienez 250 euro izanik.
  • Erabiltzen diren karteletan Udalaren laguntza adierazi beharko da
  • Egun berean edo tankerako ordutegian herriko aretoetan edo beste taberna batean beste eskaintza bat egon ezkero laguntza ez da emango. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide