Fernando Vera zuzendariak, bihar estreinatuko du Donostiako Trueba aretoan Robarte una noche film laburra. Telmo Irureta eta Miren Ibarguren dira istorio honen protagonistak. Laburmetraiak bi pertsonaien (Ana eta Leo) arteko erlazioa kontatuko du. Ana, Leoren etxera sartuko da lapurreta egitera, eta hortik abiatuta, harreman berezi bat sortuko da bien artean.
Laburmetraiaren helburua pertsonen arteko harremanei buruzko hausnarketa egitea da. Sarrea doakoa da (eserlekuak bete arte), eta Irureta bertan izango da.