Traineruentzako test estropada jokatu behar zen bihar Pasai San Pedron. Liga hasteko hilabete gutxi falta dira, eta entrenamendu edo proba gisa hartzeko erabili behar zen biharko estropada. Erlojuaren aurka lehiatuko ziren traineruak, mailaz maila. Beteranoek bi luzeko lana izango zuten, ziaboga bakarrarekin, eta aldiz, senior gizonezkoek lau luze eta hiru ziabogako lana. Zumaiarrek bi ontzi eraman behar zituzten San Pedrora: beteranoak eta seniorrak, biak gizonezkoez osatuak. Estropada 16:30ean hastea aurreikusten zen.
Igandean, berriz, batel jardunaldia izango da Orion. Guztira, 9 ontzi eramango ditu Zumaiak, eta larunbatean bezala, erlojuaren aurka izango da estropada. Hamargarren jardunaldia izango da, ligako azken aurrekoa, eta 10:30ean hasiko da.