Lindy Hop dantza tailerraren bigarren saioa egingo da bihar

Baleike

Argazkia: Otsailaren 24an egin zen saiokoa.

Anima zaitez gorputza astintzera leloarekin, Lindy Hop dantza tailer irekiaren bigarren saioa egingo da bihar, 17:30etik 19:30era, Torreberrin. Astinduk antolatu duen dantza tailerra da.

Maria Peña irakaslearen gidaritzapean, Lyndi Hop-aren lehen saioa otsailaren 24an egin zen. Biharkoa bigarrena izango da, eta hirugarrena eta azkena, apirilaren 21ean egingo da. Saioa parte hartu nahi duten guztientzat dago zuzenduta eta doakoa da.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide