Sastrakaseko txirrindulariak, Ribadesellan

Baleike 2018ko martxoaren 25a

Gure inguruko mendietan bakarrik ez, Sastrakas mendiko bizikleta taldeko txirrindulariak euskal mugetatik kanpoan ere aritzen dira bidexketan barrena, maldan gora eta behera. Horren adibide, pasa den asteburuan Asturiasen izan ziren, Ribadesellan, hain zuzen ere.

Villa de Ribadesella I. bizikleta martxa egin zen pasa den igandean. 49 kilometroko luzera duen irteera izan zuten aurrean txirrindulariek. Iazko udazkenean zendu zen Jose Manuel Azkue Xiru ere gogoan izan zuten irteeran.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide