Harrera ekitaldien ondoren, lanean hasteko unea heldu zaie Darahli18 bidaia osatzen duten gazteei. Egunean zehar, margotze lanetan aritu dira Dairan. Herenegun Loiuko aireportuan geratu zen materiala ere atzo gauean heldu zen kanpalekuetara, eta gaur elektrizitatea sartzen ibili dira Dairako gela batzuetan. Hemen dituzue Peio Romatetek bidalitako zenbait argazki.