Konstelazio familiar berriei buruzko hitzaldia emango du Itziar Morak ostegunean

Baleike 2018ko martxoaren 26a

Aste Santuan, gainera, (martxoak 30, 31 eta apirilak 1) konstelazio familiar berrien tailerra emango du. Osteguneko hitzaldia eta Aste Santuko tailerra Libi parafarmazian egingo dira.

Itziar Mora zumaiarrak, konstelazio familiar berriei buruzko hitzaldia emango du ostegunean, martxoaren 29an, 18:00etatik 19:30etara Libi parafarmazian.

Saioa teoriaz eta praktikaz egongo da osatuta. Izen-ematea aurretik egin behar da 943 536 640 telefonora deituta, edo libitxoko@gmail.com helbidera mezu bat bidalita. Izen-emateak 3 euro balio du.

Hitzaldiaz gain, Aste Santuko egun batzuetan (martxoak 30, 31 eta apirilak 1), gai honi buruzko tailerra emango du Morak. Martxoaren 30 eta 31ean honako ordutegia izango du: 10:00-13:30 eta 15:30-19:00. Apirilaren 1ean, berriz, goizez izango da tailerra, 10:00etatik 14:00etara. Izen-ematea martxoaren 27a baino lehen eginez gero 85 euro ordaindu beharko da, bestela 90 euro. Izen-ematerakoan 30 euroko ordainketa egingo da. Informazio eta erreserbak  943 536 640 telefonora deituta, edo libitxoko@gmail.com helbidera mezu bat idatzita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide