Esku pilota txapelketa herrikoirako izen-ematea zabaldu da

Baleike 2018ko martxoaren 26a

Zabaldu dute jada XX. esku pilota txapelketa herrikoiko izen-ematea. Txapelketa eskuz binakako modalitatean jokatuko da, eta interesatuek apirilaren 7ra arte dute izena emateko epea.

Eskuz binakako txapelketa honetan parte hartuko duten bikoteetako kide batek, behintzat, herrikoa izan behar du. Horrez gain, federatu gabeak izango dira pilotariak eta 18 urtez gorakoak. 

Partidak Odieta pilotalekuan jokatuko dira. Euria egingo balu, Zumaiako Herri Eskolan jokatuko lirateke. Jokorako Caballo Rojo etxeko pilota goxoak erabili dira. 

Izenak emateko 686 047 100 telefonora deitu edo mezu bat bidaliko da, bikotearen abizenak jarrita. Bikoteko 20 euro ordainduko dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide