Pentsiodunak udaletxe aurrean elkarretaratu dira gaur ere

Baleike

Argazkia: Bittor Bengoa

Astelehena eguzkitan. Zumaiako pentsiodunen talde handi bat udaletxe aurrean elkarretaratu da gaur ere, aurreko astelehenetan egin izan duten bezala. Gaur ere ordu laurden batez egon dira, isilik, Pentsio duinak leloa zeraman pankarta baten atzean. 

Asteak daramatzate udaletxe aurrean elkarretaratzen, pentsiodun ugarik estatuko beste herri eta hirietan egiten ari diren bezala. Espainiako Gobernuak erabakitako %0,25eko igoera salatu eta pentsio duin batzuk izatea eskatzen dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide