AFAGI Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen senitartekoen eta lagunen elkartea. Orkestratik adierazten den bezala, erakunde pribatu bat da eta bere helburua Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen eta beraien senitartekoen bizitza kalitatearen defentsa da. Behin kontzertua antolatzeko behar den diru kopurua estalita, geratuko dena emango zaio elkarte honi. "Memoria galtzea gertatu litekeen gauzarik okerrenetarikoa delako, ez baldin bada agian okerrena", diote antolatzaileek.
Kontzertua antolatzeko aurrekontuaren %75 jarriko du Zumaiako Udalak, eta SASek beste %25 lortzeko konpromisoa hartu du. Horretarako, musikazaleen eta laguntza eman nahi duen ororen ekarpena ongi etorria izango da. Maiatzaren 20ra arte dago epea bakoitzak nahi duen ekarpena egiteko. Horretarako lotura honetara jo dezakezue: https://www.sapereaudesinfonietta.com/sas-en-lagunak
Sapere Aude Sinfonieta Musika Elkartea, irabazi asmorik gabeko elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lehentasunezko mezenasgoa Jardueretan onartua dagoela, beraz honek esan dahi du elkarteari ekarpenak egiteagatik abantaila fiskalak izan daitezkeela egiten duenarentzat.