Santelmoak18

Badatoz santelmoak 2018! Hemen egitaraua

Baleike 2018ko api. 3a, 10:33

Apirilaren 6tik 15era ospatuko dira 2018ko San Telmo jaiak. Txarangak, kalejirak, haurrentzako jolasak, pilota partidak, bertsolari eta dantza saioak, eta haur zein helduen danborrada dira aurtengo egitaraua osatzen duten ekintzetako batzuk. Txosna gunean ere egitarau oparoa prestatu dute. 

Bertso Eskolak antolatutako bertso saioarekin emango zaie hasiera 2018ko San Telmo jaiei apirilaren 6an, ostiralean. Emanaldia gaueko 22:30ean izango da Aita Marin, eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 8 euroan, Turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan. Sei bertsolari egongo dira oholtzan, Unai Manterola gai jartzailearen esanetara: Jon Maia, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Miren Artetxe eta Aimar Karrika.

Jai giroak hurrengo egunean egingo du eztanda txupinazoarekin. San Telmo ermitan emango zaie festei hasiera 12:00etan, eta hortik aurrera kaleak urdinez jantziko dira. Bi asteburu hartuko dituzte santelmoek eta ez da aspertzeko betarik izango. Trikitilariak, kalejirak, txarangak, puzgarriak, dantzaldiak, kontzertuak, DJak, herri bazkaria, haur zein helduen danborrada, bertsio gaua, zaldi lasterketa, olagarro-zopa dastatzea, traineru  estropadak eta kadete mailako txirrindulari lasterketa izango dira, besteak beste.

Horiez gain, iaz berreskuratutako Urrezko Aizkora lehiaketa ere jokatuko da, eta baita esku pilota partidu profesionalez eta zesta punta jaialdiaz gozatzeko aukera ere izango da Aitzuri pilotalekuan.

Udaltzainak 24 orduz

Azken bi urteotan bezala, aurten ere, festetan Udaltzaingo zerbitzua 24 orduz eskainiko dela jakinarazi du Udalak. Ordutegi berezia apirilaren 6an, 7an, 8an, 13an eta 14an izango da.

Bide batez, Udalak eskerrik beroenak eman dizkie festen antolakuntzan parte hartu duten talde, eragile eta elkarte guztiei.

SANTELMOAK 2018: EGITARAUA

OSTIRALA 6

22:30ean, Aita Marin Santelmotako bertsolari saioa: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Unai Iturriaga, Miren Artetxe eta Aimar Karrika. Gai-jartzailea: Unai Manterola.
22:30ean, Txosna eremuan herriko DJak.

LARUNBATA 7

11:00etan, Udal Txistulari Bandaren kalejira.
12:00etan, San Telmo ermita inguruan, txupinazoa jaiei hasiera emateko. Jarraian Jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta Ondoren Itxas Gain elkarteak antolatuta, hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, Bertso Eskolako ikasleen eta Musika Eskolako trikitilarien saioak.
12:30ean, Jainekin txaranga kalejiran.
13:00etan, Ondartxon Musika Eskolako haurren eskutik, euskal dantzen ikuskizuna. Euria eginez gero, Maria eta Jose aretoan.
14:30ean, Torreberrin herri bazkaria. Bazkalostean, Erein taldearen saioa.
17:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan Kulkirekin ohiturazko jolasak.
18:00ean, Elektropatxaranga elektrotxaranga kalejiran.
18:30ean, Erriberan hasita Jainekin txaranga.
22:30ean, Txosna eremuan kontzertuak: Rukula, The Capaces eta Estricalla.
22:30ean, Kofradian dantzaldia: Bide Batez.

IGANDEA 8

11:00etatik 14:00etara, Oxford aretoan santelmotako XX. Scalextric txapelketa.
11:30ean, Maddalen eta Jagoba trikitilariak. 
11:30ean, Arbustain motor elkarteak antolatuta, hamaiketakoa herriko itsasgizon zaharrentzat. 
12:00etan, Haurren Danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda. Danborradaren aitzakian Jakintza elkarteak argazki rally bat antolatu du. Begiratu oinarriak. 
12:30ean, Trikitxas bikotearen kalejira.
17:00etan, Udaletxetik irtenda, Buruhandi eta Erraldoiak 
17:00etatik 19:00etara, Oxforden Scalextric saio gehiago. 
17:30ean, Txosna eremuan ipuin kontaketak. 
18:00etan, Trikitxas bikotearen kalejira 
18:00etan, Amaiako plazan hasita Txorotxaranga.
18:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazan hasita, Fanfarre Betijai txaranga. 
22:30ean, Danborrada Berezia.
22:30ean, Kofradian dantzaldia: Drindots.
22:30ean, Txosna eremuan: Dj Bull Gauerdian Kofradian Bandera igotzea Jose Angel Mora arrantzale ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor elkarteak. Danborrada amaitutakoan berbena Drindots taldearekin Kofradiako plazan.

ASTELEHENA 9 SAN TELMO EGUNA

10:00etan, Alkate-soinua udaletxe aurretik parrokiara.
10:15ean, Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara
10:30ean, Meza Nagusia, Beheko Plaza Abesbatzak abestua, itsasoaren aurrean otoitza eta parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea. Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie Kofradian.
11:30etik 13:30era, Odietan puzgarriak.
12:30ean, Incansables txaranga.
16:30etik 19:30era, Odietan puzgarriak.
17:00etan, Aitzuri pilotalekuan esku pilota partidu profesionalak
18:30ean, Plazatik abiatuta, Incansables txaranga.
19:00etan, Kofradian dantzaldia: Ilargi Beltza. 
22:30ean, Kofradian Ilargi Beltza taldearen bigarren emanaldia.

OSTIRALA 13

17:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazan Rana eta Pote txapelketak, Beheko Plaza elkarteak antolatuta (irekia nahi duen guztiarentzat).
21:00etan, Beheko Plaza jatetxean Bertsotan Jai.
22:30ean, Txosna eremuan Bertsio Gaua herriko musika taldeekin.

LARUNBATA 14

10:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan, XX. olagarro-zopa lehiaketa Ekitaldia alaitzeko Elustondo anai-arrebak trikitilarien saioa.
11:30ean, Ondartxon haur jolasak Itxas Gain elkartearen eskutik. 
12:00etan, Herriko kaleetan Beheko Plaza eta Hernaniko Goiz Eguzki abesbatzen saioa
12:00etan, Aitzuri pilotalekuan zesta punta jaialdia: haur, gazte eta helduak.
13:00etan, Dinbibanda taldearen kalejira. 
14:30ean, Txosna eremuan bazkaria. Jarraian Bidelapurrak. 
17:30ean, Amaiako plazan haurrentzat diskoteka Keimarekin. 
18:00etan, Odietan Urrezko Aizkora, kanporaketa. 
18:30ean, Akelarre txarangaren saioa. 
19:30ean, Kofradian sardina-jana.
22:00etatik 01:00etara, Torreberrin disko festa Pako & Urkorekin.
22:30ean, Txosna eremuan kontzertuak: Xiberoots, Anita Parker eta Gora etorri.

IGANDEA 15

8:00etan, Itxas Gain txarangarekin goiz soinua. 
10:30ean, Kadete mailako Txirrindulari lasterketa. 
11:30ean, Elizagoien ahizpak trikitilariak. 
12:00etan, Itzurun hondartzan zaldi lasterketa. 
12:30ean, Itxas Gain txaranga Eta Eusebio Gurrutxaga plazan, Erkibe elkartearen eskutik, olagarru-zopa dastatzeko aukera.
13:00etan, Plazan Gorritiren saioa.
17:00etan, Trainerillen estropadak, XXXV. San Telmo saria eta Emakumeen Santelmotako VI. estropada.
17:30ean, Joxe Mendizabal kalejiran. 
18:00etan, The Joselontxos txaranga. 
19:00etan, Kofradian erromeria: Oharkabe. 
23:00etan, Oharkabe taldearen bigarren saioa. 
Gauerdian, Bandera jaistea eta santelmoei agurra.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide