Pilota jaialdia hilaren 9an, San Telmo egunean, 17:00etan, izango da eta guztira hiru partida jokatuko dira: Dario-Martinez eta Elordi-Irustarena lehena, Altuna-Zabaleta eta Iribarria-Rezustarena bigarrena eta Mendizabal III eta Jakarena hirugarrena. Azken hori banakako txapelketako aurre kanporaketako partidua izango da.
Sarreran hilaren 4an egongo dira salgai, 25€tan, Aitzuri pilotalekuko leihatilan. Aurre salmentaren ondoren telefono bidez (661 25 90 09) eta egunean bertan leihatilan bertan ere eskuratu ahal izango dira.