Aste Santuan Zumaian, Oikian eta Artadin egingo diren elizkizunak

Baleike 2018ko martxoaren 28a

Igandean izan zen Erramu igandearekin sartu ginen Aste Santuan. Askok opor egun bezala hartuko dituzte egun hauek; beste hainbestek, bere fedeari jarraituta, garai honekin lotutako elizkizunetan hartuko dute parte. 

Hemen dituzue Saiatz Ibarra barrutian izango diren elizkizunak:

Martxoak 29: Ostegun Santua

Goizeko 09.30etik 12.30era, Adiskidetze Sakramentuaren Bakarkako ospakizuna egiteko aukera izango da Zumaiako parrokian.

Oikian 17:30ean izango da ospakizuna. Zumaian, 16:00etan haurrekin egingo da, eta 19:30ean herritar ororekin (elebiduna). 22:00etan otoitzaldia egingo da. Gauean eliza irekira egongo da eta Jauna gurtzeko aukera izango da. 

Martxoak 30: Ostiral Santua

Goizeko 9:00etan Gurutz bidea egingo da Goiko plazatik Arritokietara bitartean. 18:00etan, elizkizuna izango da (elebiduna) parrokian eta ondoren prozesioa Arritokietara. Oikian 16:30ean izango da ospakizuna. 

Martxoak 31: Larunbat Santua

Ospakizuna (elebiduna) 21:00etan, parrokian. 

Apirilak 1: Pazko igandea

Ospakizuna Oikian 09:45ean. Zumaian, 10:30ean Resurrexit Arritokietan, eta ondoren, 11:00etan meza (elebiduna) haurrekin parrokian. Artadin 12:30ean izango da elizkizuna. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide