Eskualdeak enbaxadore nagusi bat du, PARRILA, eta herri bakoitzak berea: Getariak txakolina, Oriok bisigua, Zarautzek merkatua, Aiak gazta eta Zumaiak Flyscheko olagarroa.
Kosta Gastronomikaren helburua ez da soilik eskualdearen gastronomian arreta jartzea, baizik eta esperientzia bizitzea. Hori dela eta, herri bakoitzak, bere esperientzia edo ekimen propioa eskainiko du. Zumaiaren kasuan adibidez, Geoparketik ibilaldia egiteko aukera emango da olagarroa ezagutuz, eta harrapatzeko antzinako era eta sukaldatzeko modua erakutsiz. Esperientzia hau pintxo bat eta txakolin freskoarekin amaituko da. Informazioa eta erreserbak: www.geoparkea.com/ helbidean, eta Zumaiako Turismo Bulegoan (Tel. 943 143 396). Erreserba aurrez egin behar da, eta bisitak ordutegi hau izango du: 11:00-12:30. Prezioa 15 eurokoa izango da pertsonako.
Beste herrietan, hau da, Getarian, Zarautzen, Orion eta Aian egingo diren esperientziak ezagutzeko hemen.