Imanol Yeregik irabazi du Caparica Pro txapelketa, Portugalen

Baleike

Garaipen handia lortu du gaur Imanol Yeregi surflari zumaiarrak. Portugalko Almadan jokatu den Caparica Pro txapelketa irabazi du Imanolek, World Surf League-eko proba. Denboraldi honetan lortzen duen lehen garaipena da, gainera. 

Pausoz pauso, txandaz txanda joanda, finalera heldu da Imanol. Gaur arratsaldean jokatu da txapelketako azken txanda eta nagusi izan da bertan zumaiarra. 8,33 puntu eman dizkion olatu bat hartu du eta horrek eman dio garaipena Almadan. Guztira 15 puntu eskuratu ditu Yeregik. Bigarren Gony Zubizarreta galiziarra izan da, 13,57 punturekin; hirugarren Ugo Robin frantziarra, 9,23 punturekin, eta laugarren Yael Peña 7,57 punturekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide