Mady Diame boxeatzaileak borrokaldia izango du apirilaren 6an Donostian

Baleike

Mady Diame, eskuinean, Ruben Arredondorekin

Zumaia Cuban Boxing klubeko Mady Diame boxeatzaileak borrokaldia izango du apirilaren 6an, 20:00etatik aurrera, Donostiako Belodromoko Anoeta aretoan. 63 kiloko mailan arituko da eta aurkaria GB Irun klubeko Pablo Tarso izango du. Jubenil mailako Espainiako txapelketan aritu zen iaz Tarso, eta Zumaiako klubeko arduradun Ruben Arredondok borrokaldi gogorra aurreikusten du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide