Triatloiko teknifikazio saioak egin dituzte Askizun

Baleike

Gazteak triatloira hurreratu nahian, Gipuzkoako Triatloi Federazioak teknifikazio saioak antolatu ditu egun hauetan, Aste Santuko jaiegunak horretarako baliatuz. 

Askizun izan dute basea egun hauetan. Ostegunean igeriketa eta bizikleta saioak izan zituzten. Azken hau Zumaia, Getaria eta Zarautz artean egin zuten. Oheratu aurretik, triatloiko erreferente handien bideoak ikusteko aukera izan zuten. Ostiralean, berriz, korrika saioa eta kafe tertulia izan zituzten euskal triatloiko etorkizuneko kirolariek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide