Itzulia bitan igaroko da Zumaiatik

Baleike 2018ko martxoaren 31

Astelehen honetan hasiko den Euskal Herriko Itzulia bitan igaroko da Zumaiatik, lehen bi etapetan, hain zuzen ere. Bietan ere herrigunetik igaroko da pelotoia. 

Astelehenean, Zarautz-Zarautz etapa korrituko dute eta Zumaiatik 114,2 kilometroan pasako dira txirrindulariak, etapa amaitzeko 47,9 kilometroren faltan. Herritik 16:09 eta 16:27 artean pasako direla aurreikusten da, beti ere eramango duten abiaduraren arabera. 

Bigarren etapan ere Zumaiatik pasako da itzulia. Asteartean hasi eta berehala igaroko da pelotoia herritik, etapako 8,10 kilometroan. Zarauztik 13:34an aterako dira eta Zumaiatik 13:53an pasako direla aurreikusten da. 

Trafiko etenak

Lasterketak hauek direla eta, trafiko etenak izango dira. Hala, astelehenean errepidea itxita egongo da errepidea itxita egongo da 15:40tik 16:20era. Astearteko etenak 13:20tik 13:55era bitartean izango dira. Aipatu bi trafiko eten horietan ezingo da autoarekin herritik irten ezta sartu ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide