Darahli18

Darahli18: Erosketak agurraren aurretik

Baleike

Argazkia: Peio Romatet

Azken orduko aldaketarik ez bada, gaur 21:00ak aldera izango dira Zumaian Darahli18 bidaian parte hartu duten herritarrak. Honekin amaituko da sahararren kanpalekuetan igarotako abentura. 

Lanak eginda, atzo egun librea izan zuten gazteek. Asko erosketak egiten aritu ziren, etxera zerbait ekartzeko asmotan. Arratsalde partean, bederatzi egun hauetan beraien familiak izan direnekin egoteko tartea izan zuten, denbora honetan bizitakoa elkarbanatzeko eta agurtzen hasteko. 

Gaur eguerdian aterako dira kanpalekuetatik Tindufeko aireportura bidean. Han izango dute zain etxera ekarriko dituen hegazkina. Aste luze honetan ikusi, sentitu, bizi izan dutenaz pentsatzeko txanda izango dute orain gazteek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide