Autobideko Zarauzko irteera ordubetez itxita egongo da gaur arratsaldean Itzulia dela eta

Baleike 2018ko apirilaren 2a

Euskal Herriko txirrindularitza Itzuliko lehen etapa jokatuko da gaur. Zarautzen izango du irteera eta helmuga, eta horrek eragina izango du trafikoan. Horren adibide da AP-8 autobideko Zarauzko irteera itxita egongo dela ordubetez gaur arratsaldean. 

Hala, 16:15etik 17:15era bitartean itxita egongo da irteera Zarautz zeharkatzen duen eta autobidearekin lotura duen N-634 errepidea eta hainbat kale ere moztuta egongo direlako. Beraz, Zarautzera joan nahi duenari aurrez ibiltzea edo garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaio, batez ere trena. 

Gogoratu Euskal Herriko Itzulia Zumaiatik pasako dela gaur. Txirrindulariek eramango duten abiaduraren arabera, 16:09 eta 16:27 artean pasako dela aurreikusten da. Horrenbestez, segurtasuna dela eta, errepidea itxita egongo da 15:40tik pelotoia pasa arte. 

Txirrindulariak bihar ere pasako dira Zumaiatik, 13:50ak inguruan. Patxita Etxezarreta eta Axular ibiltokia berriro itxiko dira, oraingoan, 13:20tik 13:55era.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide