Itzulia: Aitor Gonzalez pasa da lehen postuan Zumaiatik

Baleike

Uste baino atzerapen handiagoarekin pasa da Euskal Herriko Itzulia Zumaiatik. Aurreikuspen motelena baino 8 minutu beranduago pasa dira txirrindulariak Axular ibiltokian jarritako sprintetik. 

Bost laguneko taldetxoa pasa da aurretik Zumaiatik. Sprintean lehena Murias taldeko Aitor Gonzalez izan da. Berak eskuratu ditu jokoan zeuden hiru puntuak. Bigarren Astanako Cataldo pasa da (2 puntu) eta hirugarren Lottoko De Gent (puntu 1). Pelotoia bizpahiru minutura pasa da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide