Apirilaren 2 eta 3an, Zumaian nahita erangindako sute desberdinen ondorioz, 12 kontenedore inguru erre zituzten. Kontenedoreez gain, Zumaiako herritar baten autoa eta etxebizitza ere kaltetuak izan dira. Kalte materialaz gain (12.000 euro inguru kontenedoreei dagokienez), kasu honetan, bizilagunen bizitza ere arriskuan jarri dute eta HAU ONARTEZINA DA.
Urola Kostako Udal Elkartea osatzen dugun herri eta alderdi politiko guztiek, ekintza hau gogor salatzen dugu, izan ere, honelako ekintzak zuzenean herritarrok kaltetzen gaitu, bai ekonomikoki eta baita sozialki ere eta ez gaituzte inora ere eramaten.
Bide batez, kaltetu zuzenak izan zareten bizilagun guztiei gure elkartasuna adierazi nahi dizuegu eta honelako ekintzen aurrean ahalik eta kalte gutxien sortarazteko neurriak hartzen saiatuko gerala adierazi.
UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEKO ALDERDI POLITIKOAK.
EAJ; EH BILDU; PSE-EE, IRABAZI-AHAL DUGU, ORAIN