Jon Maia atzoko 'Ur Handitan' saioan

Baleike

Norantza bakarreko trena izenburupean, atzoko Ur Handitan saioan, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan Extremadura, Gaztela, edo Andaluziatik etorritakoak izan ziren protagonistak. Jon Maiaren familia ere Extremadura eta Zamoratik etorritakoa da. Bere esperientzia kontatu zuen bertsolariak.

Jon Maiak bere jatorria ukatzen zuen gaztetan, ez zitzaion gustatzen. Bertolt Brechten poema bat irakurri zuenean hartu zuen kontzientzia familiak bizitakoaz eta etorkinekiko diskurtsoa aldatu zuen. 2005ean idatzi zuen Riomundo eleberriak bere familia du oinarri. Hemen duzue bideoa ikusgai. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide