Munduko koparako eta Europako txapelketarako sailkatzea lortu dute Peñak eta Cubelosek

Baleike

Neguko lanak eman ditu fruituak. Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek osatutako K-2ak lehen estropada jokatu du gaur eta baita emaitza onak lortu ere: Europako txapelketarako eta Munduko koparako sailkatzea lortu du bikoak. 

Asturiaseko Trasona urtegian jokatu da sailkatze estropada eta bertan, K-2 1.000 metroan, Cubelos eta Peña lehenak izan dira. 

Biko honek emaitza onak eskaini zituen iaz: Munduko kopako bi probatan irabazi zuten, eta baita Europako txapelketan domina eskuratu ere. Ea aurtengoa iazkoa bezain denboraldi ona den. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide