"Hemen elkartu garen emakumeok ozen aldarrikatu nahi dugu guk ere festak gozatzeko eskubidea daukagula, eta halaxe egingo dugula! Eta erasoen aurrean, autodefentsa feministaz erantzungo dugula!", esaten da atzo egindako ekitaldian irakurritako idatzian. (hemen irakurri dezakezue)
Hirugarren urtez jarraian telefono zenbaki bat izango da martxan festen irauten duten egunetan. Telefono zenbakia 642 891 494 izango da eguerdiko 12:00etatik gaueko 22:00etara izango da martxan. "Edozein motatako eraso jasan edo ikusi duen orori dei egiten diegu telefono horren bidez erasoen berri eman diezagun, telefono dei zein whatsapp mezu bidez".
Banatutako esku orrian irakurri daitekeenez, "edonork erabili dezake telefono zenbaki hau, erasoa bizi edo ikusi badi. Garrantzitsua da erasoen berri ematea, errealitatearen argazki osoa eduki dezagun". Beste hiru telefono zenbaki ere ematen dira, hala nola, 642 891 494 (mugimendu feminista), 943 143 232 (Zumaiako Udaltzaingoa) eta 112 (larrialdi zerbitzuak).
Datorren larunbatean, hilak 14, gaueko 23.30ean martxa feminista egingo dute batukadarekin batera, Kalea eta gaua gureak dira! lemapean. "Emakume* guztiei dei egiten diegu azaldu daitezen, elkar hartuta kaleak eta plazak hartu ditzagun!". Hemen duzue atzo egindako irakurketa:
Irakurketa Agerraldi Feminista by baleike on Scribd
Hemen protokoloaren berri ematen duen esku orria:
Festetan ere emakumeok* aske! by Zumaia Feminista on Scribd