Imanol Yeregi final laurdenetara pasa da Zarautzen

Baleike

Imanol Yeregik Pro Zarautz txapelketako final laurdenak jokatuko ditu gaur. Goizean jokatutako bosgarren txandan, final zortzirenetan, bigarren izan da 10,63 punturekin, Jose Gundesen (10,73) argentinarraren atzetik. Kanpoan utzi ditu Aritz Aranburu zarauztarra (10,00) eta Nic Von Rupp (9,74) portugaldarra.

Txapelketa zuzenean jarraitu daiteke Youtubeko kanalaren bidez. Imanolek final laurdenetako laugarren taldean arituko da. Hemen jarraitu dezakezue.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide